Nire ahotsarekin
eta nire ahotsaren barruan bidaiatzen dut.
Isiltasunari kosk egiten diot,
ahoa zabaldu eta
ihes egin dezan uzten diot

Hamarkada bi bete ditu rock independentearen eszena eta soinu-esperimentazioaren alorra lantzen, Ainara LeGardonen, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da... Segi irakurtzen

Egitasmoak

Ainara LeGardonen (Bilbo, 1976) ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen eszena -harrera bikaineko bost diskotan bildutako fazeta- eta soinu-esperimentazioaren alorra lantzen.Bere kantuak talde erritmiko batekin hornituz, bakarkako inprobisazioetan zein Archipiel, La Criatura edota maDam kolektiboa bezalako proposamenen bidez, soinuzko topaketa berriak sortzen saiatzen da, eta gehigarri guztiak ezabatzen dizkio musikari, bere adierazpen-gaitasunri bide emateko. Formaren soiltasunari esker, intentsitatea fintasunez graduatzeko eta isiltasuna modelatzeko aukera du, intentzioz betetzeko. Zergatik mugatu abesti izatera,  soinu guztiak haragizta daitezkeenean?

Denbora errealeko bidaia da Ainarak dakarkiguna. Bera da bidea; paisaiaren jatorria, oreka ezegonkorra: argia eta itzala, indarra eta ahultasuna, beldurra eta egia. Senak bat egiten du organikoarekin, eskura dauden mundu eta emozio guztiei deitzeko: intimoak, imaginarioak, partikularrak eta unibertsalak.

Horrekin guztiarekin batera, Kultur Kudeaketan eta Jabego Intelektualaren eremuan egiten duen hezkuntza-lanari esker eta independentziarekin duen konpromisoari esker, etengabeko eboluzioan dagoen erreferentziazko artista da Ainara LeGardon.

Songs
Gitarrarekin / abestiekin
Sounds
Inprobisazioa / Musika esperimentala / Soinu-artea
Workshops
Autogestio-ikastaroak / Jabetza intelektuala / Sormena

Agenda

Diskografia

Every Minute

Every Minute

Bidaia da haria. Ez bat eta bakarra, baizik eta orain naizena egin nauten horiek guztiak.

Hotzetik eta uretatik gertu. Izotzetik gertu.

Tren batean irudikatutako elkarrizketak. Kristalean zeharreko begiradak. Tunelaren ilunera sartzean, islan iltzatzen diren erantzunak.

Biziko ez ditudan bizitzak. Bizi izan ditudan bizitzak. Berriro, zin dagit, alferrik galduko ez ditudan minutuak.

Zenbait gomuta berriro dastatzeko beharra, ahanzturaren zurira igaro aurretik.

Erabakiak hartzen ditugu, inor ez da onik ateratzen.

Orain prest gaude.

We once wished
Forgive me if I don´t come home to sleep tonight
Each Day a Lie
In the mirror
La Gallera suena

(Digital. Audiotalaia 2014)

maDam en el Molino Rojo

(CD, maDam rec. 2012)

Kontaktua

Izena
E-maila
Mezua

Ok Mensaje enviado. Ok Message sent.
¡Error! Por favor valida los campos.Error! Please validate your fields.