Workshops

Autogestio-ikastaroak / Jabetza intelektuala / Sormena

Ainara LeGardonek eskaintzen dituen tailerretan, 20 urte luzeotako eskarmentua biltzen du. Artistei egitasmoak autokudeatzeko dituzten tresnen eta aukeren inguruko ezagutza transmititzen die: izapide legal eta teknikoak, Jabego Intelektualaren inguruko kontzeptuak, eskubideen kudeaketa, promozio eta zabalkundea, sorkuntza eta motibazioa sustatzeko eta hobeto aprobetxatzeko aholkuak, eta abar.

Baina garrantzitsuena da zalantzak eta hausnarketak azaltzean, parte-hartzaileek beren helburuak eta horiek lortzeko bideak birplanteatzen dituztela. Modu horretan, tailerrak gure lana, etika eta estetika kuestionatzeko eta hausnarketa egiteko ariketa kolektibo bihurtzen dira. Zein da sortzaile, artista eta herritar gisa dugun jarrera? Zein da gure sorkuntzaren inguruko konpromisoaren eta arduraren esanahia, besteen esku jartzen dugunean? Eta zergatik dihardugu modu batera eta ez beste batera?

Musika pentsatzea. Artea pentsatzea. Elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa sortzea, gure erabakien gaineko kontrolari eutsi ahal izateko behar dugun informazioa eskuratzea; erabaki horiek edozein izanda, beren ondorioen jakitun izan gaitezen.

Azken urteetan, 300 ikaslek baino gehiagok hartu du parte eskoletan. Beren kezkak, galderak eta jakinmina azaltzen dituzte, parte-hartzaileek beraiek sare sozial ezagun batean sortutako talde batean. Horri esker, handituz doan komunitate bat sortu da, autoekoizpenari buruzko aholkuak eskatu eta emateko, informazioa eta albisteak trukatzeko, eta bestelako gai interesgarriak zabaltzeko. Komunitate hori osatzen dute hainbat musikarik, moldatzaile profesionalek, konposatzailek, soinu-teknikarik, diseinatzailek, kazetarik, kultur-kudeatzailek, abokatuk, ikus-entzunezko errealizatzailek, argazkilarik, eta abarrek.

Eskola horiek izandako erantzun bikainaren ondorioz, tailerren 2. mailari ekingo dio aurten, progama zabalagoko edukietan sakontzeko.

2014ko azaroan “Otro modelo es posible” (Beste eredu bat posible da) ikerketa argitaratu zuen. Bertan, musikaren arloan, Jabetza Intelektualeko eskubideekin egiten den kudeaketaz hausnartu zuen, paradigma aldaketa baten beharra eta bideragarritasuna azpimarratzeko.

II. Rodrigo Uría Meruéndano Arte Zuzenbide Sariko epaimahaiak haren honako artikulu hau hautatu du bere hurrengo argitalpenerako: “Europar Batasuneko lege-markoaren berrikusketa, jabetza intelektualari dagokionean: eskubideen kudeaketaren etorkizunak dakartzan gatazkak, modernizatzeko proposamenak eta inplikazioak”.